"IKTetan hezitzen, mugikorraren eta teknologia berrien erabilera egokia" tailerra

"IKTetan hezitzen, mugikorraren eta teknologia berrien erabilera egokia" tailerra
2017-12-13T18:15:00+01:00 2017-12-13T18:15:00+01:00 2017-12-13T18:15:00+01:00
  • 2017-12-13T18:15:00+01:00 2017-12-13T18:15:00+01:00
  • Bidebarrieta kalea 18
  • 943 03 77 00
Oñatiko Udalak, herriko ikastetxeek eta horietako Guraso Elkarteek gurasoen formazioaz arduratzeko osatu den lan-mahaiak antolatuta.

Teknologia berriek eta telefono mugikorrak gero eta tarte handiagoa hartzen dute gure seme-alaben bizitzan. Arriskuak eta aukerak, biak biltzen dituzte. Erabilera araurik jarri behar da? Eta mugak? Eredu egokia eskaintzen diegu? Galdera guzti hauek erantzuten eta hauen erabilera orekatu bat lortzeko haurrarekin adostasunetara heltzeko orientabideak ematen saiatuko gara tailer honetan.

DBHko ikasleen gurasoei zuzendutako formazio tailerra

  • Dinamizatzailea: Rakel Gamito (Euskaraz)
  • Egunak: Abenduak 13 eta 20.
  • Ordua: 18:15ean.
  • Lekua: Euskaldun berria gela, Bidebarrieta 18.

OHARRAK:
· Tailerrean parte hartzeko izena eman beharra dago- abenduaren 5a baino lehen-, eta horretarako bi bide hauetako bat erabili dezakezue:
Telefonoa: 943 03 77 00 (Ainhoa Moiua)
Posta-e: ainhoa@onati.eus